XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Goizeko oparia.

Oraindik abade egin barri zan.

Esateko, parrokian be sartu barik.

Asieretan.

Neurriz lo egiten be ikasi barik, lanerako eta eleizarako zaletasun eta arduraz.

Goizalde baten, eguna argitu aurretik, eleizako atea zabaltzerakoan, goizetan edegiten zan ate txikiaren inguruan geratzen zan zokondo baten, otzaratxo bat egoan.

Ikutu ta... bizien bat.

Negar muxinga ta inkesaka, otzakil, eskutxuak aizetara erabiliaz, jaio barri bat billatu eban bertan, zapitxo baten batuta.

A estutasuna!.

Zer egin? Nora deitu? Eleizan sartu edo ez?.

Izerdi likiñetan busti ta usaindu zan bat-batean.

Otzikarazko zirtadak gorputza dardaratzen eutsen tarterik tarte.

Goitik beeraño etenda lez geratu zan, bertan bera, tuku-tuku bizi baten menpe.

Aurtxoari begiratu, zapi txikia arakatu ta ara karta bat, koipezloitutako paper zati baten.

Eskintza samurra.

Ama naizenez ezin umerik il.

Nigaz gordetekotan, il bidean sartuko da.